ForgetMeNot informazioa hezkuntza-txartelen bidez memorizatzeko aplikazioa da. Hezkuntza-programa hau garatzeko prozesuan sinpletasuna, erabilgarritasuna eta abiadura hartu ziren kontuan. Aplikazio honek baldintza bikainak eskaintzen ditu memorizazioan eraginkortasun handia lortzeko.


Ezaugarri hauek ditu:

    • Fitxategien inportatzea/esportatzea.
    • CSV, Tab testua eta beste edozein Mugatzailek-Zatitutako Balio onartzen ditu.
    • Tarteak (Errepikapen tartekatua). Nahi duzun tartea zehaztu dezakezu sorta bakoitzerako. Gainera, erantzunek hurrengo tartean nola eragingo duten adierazi daiteke norberaren algoritmoarekin.
    • Proba-metodo anitzak. 'Autoproba', 'Proba aukerekin' eta 'Idatziz' aukerak daude.
    • Testuaren ahoskera TTS bidez. Hizkuntzak hautatu ditzakezu galdera eta erantzunentzat, horiek automatikoki hitz egiteko aukera gaituta.
    • Galdera baten testua ezkutatzea entzumen-trebetasuna hobetzeko, hizkuntzak ikasteko oso baliagarria.
    • Txartelen alderantzikatzea.
    • letren estalketa bidezko lagungarriak.
    • 'Denboragailu kementsua' zure ikasketetan buru-belarri jartzen lagunduko zaituena (aukerazkoa).
    • Sorten hobespenak txantiloi bezala gordetzea eta hauek errutinako lana ekiditeko erabiltzea.
    • Txartelak ariketak egin bitartean editatzea eta bilatzea.
    • 'Ibiltze-modua' pantaila begiratu gabe ariketak egin ahal izateko.
    • 'Automatikoki erreproduzitzea' modua. Modu honetan galderak eta erantzunak sekuentzialki ahoskatzen dira. Zure beste jarduerak ikasketarekin bateratzeko aukera ematen du.
    • Aurretik eginiko txartel sortak. Gure katalogoak erdarak ikasteko ikasteko hainbat sorta ditu. Haien artean oinarrizko hitzak, egoeraren arabera antolatutako hitz eta esapideak, eta baita esaldi osoak ere dituztenak.
    • Sortak zerrendetan antolatzea.
    • Txartelen itxuraren norberekotzea.
    • Gai iluna.
    • Backup.


ForgetMeNot gauzak buruz ikasteko hain ona egiten duena:

    - Iragarki bakar bat ere ez. Txartel pila bat landu dezakezu denbora motz batean erabiltzaile interfazearen antolaketa garbi eta erabilerrazari esker. Ezerk ez dizu ikasketa galaraziko.
    - Ariketak lehenago edo beranduago erantzunak barneratu ditzazun antolatuta daude. Zure erantzuna okerra bada, txartela zerrendaren bukaerara bidaliko da eta asmatzen duzun arte errepikatuko.
    - Tarteak (Errepikapen tartekatua). Errepikapen tartekatuak materiala denbora luzez lantzen ez denean gertatzen den ahanztea ekiditen du. Ikasitako gauzak aktiboki gogoratzea dakarrenez barneraketa asko sustatzen du.
    - Ariketa bat egin bitartean kartak editatzeko aukera. Honek akatsak zuzentzen ez ezik, gogoratzeko zailak diren txartelak birmoldatzeko aukera ere emango dizu. Adibidez, azalpenak gehitu ditzakezu parentesi tartean.
    - Ahots bidezko irakurketa. Hau bereziki lagungarria da erdarak ikastean, entzumena hobetu, kontzentratzen lagundu eta oroimena indartzen dituelako. Entzunez bakarrik jasoko duzun sorta bat ere sortu dezakezu.
    - Beste zereginetan sartuta zaudela ikastea ahalbidetuko dizuten ariketa motak. 'Ibiltze modua'-k oinez zoazela praktikatzea ahalbidetzen du. 'Auto-proba' erabiliz zure eskuak lanpetuta, baina belarriak libre dituzula praktikatu ahalko duzu : )
    - Kontzentrazio lagungarriak. 'Tenporizadorea' erne egoteari utzi diozunean abisuko zaitu. Pantaila osoko moduak egoera barra ezkutatzen du, distrakzio bat izan daitekeena.


ForgetMeNot software librea eta kode irekikoa da.
https://github.com/tema6120/ForgetMeNot